BCCCAP00000000000000000001794
Mundurik mundu I ZKETAN-izketan, biak iritxi ziran kaiaraiño. Zera– mazkiten trasteak ontziraiño sartu. Joan Joxe– ren lo egiteko lekua gela txiki bat, bere giltza ta guzi. Etzion beste erdi galdutakoekin lo egiten utziko. Ondoren, jakitea komeni zitzaizkion aolku ba– tzuk eman zizkion: - Ik gelatik ateratzerakoan, ez bein ere giltzatu gabe utzi, esku zikiñekoak badituk eta. lrabazten duten guzia lau egunean txautzen ditek. Kaiera ertetzen diranean, irabazi guziak akituta geratuko dituk. Orduan, egokieran ikusten duten guzia arraixkuan zegok. Laster bostekoa luzatuko ziotek. Ez orduan irea dala-ta eskatzera Joan. Gorrotoan artuko iñuteke. Puska geiegi ta maizegi eskuz aldatzen dituk emen. Larru gorririk ez badek geratu nai, eme ibili. Mingaiñak ere batzuek deabruarenak dizkitek. Biraoa biraoaren gaiñean entzun bearko dek. Lenengo nazkatuko aute, baiña bereala jarriko zaizkik belarriak. Batzuek benetako larria emango ditek. Kristauontzat maitagarri diranak kakaztuko baidituzte, sinisten dutenak eta ez dutenak nazka– tzeraiño, mendiko abereak baiño ere ajolagabeago- 62
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz