BCCCAP00000000000000000001794

Ez dakit kapitanak ikusi zuen. Erdi lausotua zegoen noski ura. Baiña Joan Joxek bai. Bazter bate– tik begira zeukaten marrokiarra. Geroztik zenbat aldiz etzuen somatuko ontziko langilleekin izketan? Borondate gabeko ta aiurri auleko gizona ziru– dien arek. Baiña ez geiegi piatu arekin. Zenbait zakurrek bezela, kozk egingo zizun. Gizajo itxuran, artza herbera noski. Gorroto ikaragarria zion kapitanari; eta, Joan Joxeren iritzian, onen atzetik zebillen ura. Aita, ura zan gaiztoa. Al bazuen beiñepein tartetik kendu, ala– barena egiña zeukala. Mutil gazte eder ura tartean sartu zitzaion, ta orain berari ere ala artuko zion. - Ez al dezu zure etsai ori ikusi? - Zein etsai, ordea? - Marrokiar kaxkar ori. - Nola dakik ura zala? - Zuen etxera etorri nintzanean, kargu artu zidan arek, txintxarririk jo gabe sartu nintzalako. "Emengo atezaia al aiz, bada, i?" galdetu nion. Orduan berak amorruz konta zidan zeraman bizi– modua. - Txoro gixaixo bat besterik ez dek ori. - Nik ez nuke .beste ainbeste esango. Gixaixo baten itxuran deabru bat da ori. Nola uzten dituzu ama-alabak Jaguntza geiago gabe? - Dauzkaten bi zakur aundi aiek !aster egingo ditek orrekikoa. Guardiazibillen koartela ere bos– teun metro baiño urrerago zeukatek. Urrutizkiñez abisu txiki bat bialtzea aski ditek. Ordukoz ori ala geratu zan. 61

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz