BCCCAP00000000000000000001794

arrazoiak, ulertuko zituen. Bere gizona olakoa bai– tzan. Baiña amazazpi urteko neska? Zeren billa zebiltzan aiek? Anbrosio ibiliko zan or tartean zirika. Bi emakumeak elkarren leian ari ziran mutilla– ren eder nola egin ezin asmaturik. Bizimodu emee– gia zan ura arentzat. Etzegoen artara oitua. Latzago ezia zeukaten. Bein baiño geiagotan oroitzen zitzaion bere men- ._ diko lizarraren azpiko askatasuna. Bakarrik eta ametsetan. Emen, berriz, bi emakumek baitua zeu- katen. Pausorik ezin zuen eman, aietakoren bat aurrean ikusi gabe. Aiei iges egiteko, baratza lanerako tresnak eska– tu zizkion kapitanari. Etzuen, ezer egin gabe, beste– ren bizkar bizi nai. - Emakume oiek izutu egiten al aute? Neri ber– din gertatzen zaidak. Bereala ekarri zizkion. Baiña, bada ez bada, etzan bera laguntzera etorri. Pipa erreaz txuxenean atsedenera joan zan. Egun batzuk, igandera arte, lasai antxe pasa zituen. Igandean bazkari eder bat egin ta astelene– an agurtu ziran. Etxetik erteeran, malko garratzak ikusi zituen emakumeen begietan. Baiña bazekien etzirala beragatik ixuriak. Zaarrak eta gazteak musu bana eman zioten, eta urrundu ziran, etxean beti bezelako utsuna utzirik. Eskerrak eramandako erropak markatu zizkio– ten. Bestela, gure mutilla !aster geratuko zan larru gorririk. Ainbeste losintxa eta begirunek etzioten onik egin. Oraindik gaztea zan, baiña emakumeen mal– koak eta musuak berdintsuak zirala berekiko esa- ten zuen. 60

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz