BCCCAP00000000000000000001794

Biak esku emanez artu zuten. Mutilla moztua, zer esan ta pentsatu etzekiela, geratu zan. Kapita– nak atera zuen estura artatik. - Aingeru bat emen dakartzuet. - Etzera noski ala izango, baiña aspaldian mutil gazterik ez degu ikusi emen. - Ez deabru ta ez aingeru, erdikoa naiz. - Ori da. Askoz obe. - Baiña zer dezu lotsatua edo arritua egoteko? - Biak hatera noski. - Jakin al genezake zergatik? Orren estrañutzat al gauzkazu? - Ez da orregatik. Kapitanak esan didanez, ama-alabak ornen zeratela, eta nik ezin det ezagutu ama edo alaba nor dan emen. - Alaba ni naiz. - Orduan zu zera Lutxi? - Uraxe herbera. Gurasoen erdian orren zaarra al dirudit? - Ez da orregatik. Zuk dituzun urteetarako dotore zaude. Baiña amak zure aizpa dirudi. Nik ez jakitera, begiratu batean ez nizkioke ogei ta iru edo lautik gora joko. - Ez da noski dena egia izango, baiña eskerrik asko lore sorta orrengatik. Len ere esan dizut, Anbrosio -esan zion emazteak-: etxe ontan olako gazte bat ikusteko bazala ordu. - Atoz, Joan Joxe; atoz nerekin -esan zion ala– bak, eta berekin eraman zuen. Bazirudien neskari pena ematen ziola itxasora ajola gabeko jende orrekin biali bearra, eta ala esan zion: - Ez al daukazu beste lan tokirik? Beti aita non galduko dan beldurrak, edo berriz noiz ikusiko, 58

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz