BCCCAP00000000000000000001794

Ama-alabak -ORI al da marrokiarra? Ea gu biok orain- dik aari jokoren bat izaten degun. Ori ez dek kapita.nak uste duen bezelakoa. Billaua ta maltzurra benetan. Orren ezkutuko asmoak nola– koak ote dira? -zion bere artean Joan Joxek. Baserrira joan ta bear zituen bezelako soiñekoak erosten amak lagundu zion; eta urrengo egunean etorri zan kapitanaren etxera. Beti bezela, lasai-lasai bere pipa erreaz eta oe sare artan arkitu zuen. Baiña zutitu ta mutillaren– gana zuzenean etorri zan; eta oni esku emanez agurtu zuen: - Ongi etorria, Joan Joxe. - Ongi arkitua, Anbrosio. Elkarrekin etxe sarrerako ateraiño joan da txin– txarria jo zuten. Baiña atea zabalik zegoen. Bera sartu zan aurrera mutillarekin. Ama-alabak batera azaldu ziran gero. Biak alai-alai agurtu zuten: - Ongi etorria, Joan Joxe. Etxe ontan ez degu aspaldian olako gazterik ikusi. 57

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz