BCCCAP00000000000000000001794

- Oraindik nor nork urkatuko duen erakutsiko ziot nik orri. Agure egoskorra aleena! Eta ik sinistu egin al diok? - Zemai gaiztoa dek, motell, ori. Zer sinistu? - Orrek semetzat artu nai aula. - Sinistuko banio, ez niñuke geiago etorriko. Alde batera, olako asmorik etzeukat. Bestera, berriz, oraindik ez dit ezagutzen. Ikusi ere ez. Nik zer zekit or zer gertatzen dan? - Urde orrek, bere alabarekin asi nintzalako biali nioken. Erregiña balitz bezela, kristal artean gordea zeukak. - Esan didanez, pekatu geiago ere badituk. Baiña neregatik jarrai ezaioke. - Eskerrik asko. Nora oa orain? - Etxera. Itxasorako zer bear detan esan zida- tek, eta oiek erostera. Biar etorriko nauk astelena arte, lanera aterako geran eguna. Bitartean etxe ontan biziko nauk. Kapitanak egin nai ziek bere emazte ta alabari nere agerpena. Dirudienez, ni emengotzat artu nai. Ori serio ziek. - Ez dek suerte makala! - Ondo asitakoa ala bukatuko balitz... - Orixe gertatu zaidak neri ere! Agurtu ta marrokiarra bertan utzirik, aurrera joan zan mulilla. 56

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz