BCCCAP00000000000000000001794
- Jakiña, zakurrari. Biak eme baten atzetik zabiltzate, ta ez aiz ero makala, ura leiora azaldu zai baago. - Orrekin min ematen didak. Gordiñegi mintzo aiz. Len ere esan dit. - Ori baiño gordinkeri gaiztoagoak ez ote dituk esan ta egiten gero? - Eta ik nolako asmoak ekarri dituk onera? - Ez adilla, moten, espatsuegi ibili. Ez nabillek ik dioken aingeru orren billa. Oraindik ez dit ikusi ere, i ainbeste txoratzen auen ori. Bere aita kaskai– llu orrekin izan dizkit nere artu-emanak, eta lana eskatu ziot. Ik galdu dekan lantegia nai nikek. - Ez dik orduan alaba ikusten ere utzi? - Oraingoz ez neukaken bearrik ere. Baiña bere semetzat pozik artuko niñukela esan zidak. Ez ori bakarra. Sei bat egun, itxasora baiño len, oien arte– an pasatzera natorrek, aitonaren aldetik. - Urdea aleena! Neska txoratzeko gazte baten atzetik al dabil? - Baiña lasaitu inteke. Ez dit olako loturarik nai. Mundu au ikusi; ori dek nere ametsa. Nerega– tik jarri inteke bertako morroi. - Agurea bizi dan arte, etzeukat nik or zer egiñik. - I izango aiz orduan lantegitik botatako marro- kiarra? - Bai; alaxe nauk. Itxasora joan nai uke orduan. - Txandaka itxasora ta baratzara. Sortu giñan etxean etzegok guretzat lekurik, eta beste atean deitu bearko. - Eta nitzaz itzegin al dik? - Esan ez dit, bada? Deabrutzat artzen aute. Soka batetik pozik urkatuko iñuteke. Ni, berriz, bere semetzat artu, eta ezagutu baiño lenago. 55
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz