BCCCAP00000000000000000001794

- Nitzaz zerbait esan al dik? - Bai. Sumindua eta beldurrak bizi dek. - Etxe onen zaitzaille nagok, egia; baiña kanpo aldetik. Burni sarez aurrera sartzen etzidatek uzten. Ortik barrura sartzen asi ezkero, laster niz– kikek zakur aundi oiek gaiñean. Oiek zaunkaka asten diranean, azaltzen dek leiora, eta bere arpegia erakusteko aitzakia dik ori. - Orduan i zakur emearengana etorriko aiz; eta, sartu ez adin, beste aundi ori zeukatek aren zaitzaille. - Kontuzl Ez nazakela ni ere txakurtzat artu! - Askotan, emea etxe barrutik zaunkaka asi orduko, inguruka dabiltzanak audika ta burruka somatu izan dizkit. - Ez gaitzakela gu lau ankeko oiekin berdindu. - Barkatu. Esan diten bezela, oien ixkanbillak askotan ikusi izan dizkit; eta ik emen daramaken martxak orren antz aundia zeukak. - Oraindik ez nauk ezagutzen eta isekaz ari al aiz? - Barkatu, baiñan ni txakur kontuan ari niñun. Bi emakume ornen dituk, kapitanak etxean esan didanez. Noren atzetik: zaarraren edo gaztearenetik? - Alaba nai nikek nik. Bestea legortua, amon– dua zegok. - Alajainkia! Ik berrogei izango dituk gutxiene– ko. Besteak, amazazpi bete berriak, neri esan dida– tenez. - Maitasuna etzegok, ordea, zaar-gaztea izatean. - Zerbait izango dek. Ez dit uste arek maiteko aunik. Ez litekek bestela prAsa zakur ura axiatuko. - Gaztea ederra ta maitagarria dek. Agureak axiatzen zidatek; ez orrek, 54

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz