BCCCAP00000000000000000001794

__ Marrokiarra E SNA ametsetan baserri aldera zijoala, gizon bat atera zitzaion aurrera. Bereala antz eman zion ura etzala euskaldun endakoa. Bein baiño geiagotan moroak ikusi izan zituen, eta aieta– ko baten antza artu zion. Ortxe berrogei bat urte inguruko gizona, eta Euskal Errikoa izateko beltze– gia. Potxolo txiki sendo samar, ezin egon oietakoa. Ura etxeko morroi bezela eduki zuela uste zuen, itxas ontzian nonbaitik berekin ekarria. Itzetik or– tzera ala galdetu zion: - Nondik sartu aiz i orrera? - Besteak bezela, atea zabalduta. I al aiz, bada, emengo atezaia? Ire baimenik gabe sartu naizelako zapuztu al aiz? Iñor ez dit ikusi. Beste lekutan oitua nagoen bezela, txintxarririk jo gabe joan nauk aurrera. - Ez nauk ni iñongo atezaia. Baiña benetan arri– tzen nauk nola utzi diteken. Ni, ateondora urbildu orduko, aurrean bialtzen niotek, batez ere kapitanak. - Orduan i aiz kapitanak madarikatzen duen moro ura. 53

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz