BCCCAP00000000000000000001794

Gure mutilla iruzurtua geratu zan. Oiek egundo– ko gizontzarrak izaten zirala ornen zeukan buruan sartua. Ura, berríz, etzitzaion belarriraiño irixten. Kaska txuritu xamarra. Ordurako, aurretik soildua. Atzetik, garrondoan beera, emakume baten antzera zintzilik utzia zeukan illea. Gilbor koxkorra aurrera. Baiña gaixo itxura aundia zeukan. Begiondoak aunditu ta ugeldu samarrak. Ari serbitu ezik, gaixozai ere egin bearko zuela iruditzen zitzaion Joan Joxeri. Erretxin sama– rra eta aldarte gaiztoak ez ote zituen izango? Begi azpiko poltsa aiek ala erakusten zuten. Trumoi baten abotsa uste zuen izaten zutela oiek, eta edozein emakumek arek baiño lodiagoa. Katamarrua zirudien aren abotsak. Benetan iruzur– tua geratu zan, bada, gure gaztea. Berak eta Jainkoak jakingo zuten nolako bizimo– dua eramango zuen. Bere aitak, adin berekoa, arek alako lau balio zuen edozer lanetarako. Ura bereala berotzen zana zan noski. Ontzian etzuen lan geiegirik izango. Berak lagundu zion, bada, kanpoko ateraiño. - Esan bezela, ator asteartean. Egun batzuk elkarrekin igaroko dizkiagu. Emen oso ondo zain– duko aute emakumeak. - Oraintxe así dira nere ametsak betetzen. - Bukatzerako aspertuko aiz. - Eta zure langille guziak berritan orrela artzen al dituzu? - Ez. I, nere lagun maite baten semea aizelako. Oraindik gaztea gaiñera. Nere mutil artuko aut. Semetzat ere pozik aukeratuko iñuket. Itxasora joan baiño len ezagutu naiko aute. Ik ere bai aiek. Alaxe, atean agurtu zuen, eta Joan Joxek etxe– rako asmoak artu zituen. 52

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz