BCCCAP00000000000000000001794

-- Ordurako txalak umea egingo du. - Gutxiena uste danean, maitasunak berea egi- ten dik gero. Badakik tantaka itote batek arririk gogorrena txulatzen duela. - Bai. Amak eta nik apustu txiki bat egiña dau– kagu: ogei ta amar urteetarako ezkondu baietz. Galtzailleak soiñeko eder bat egin bear dio irabazle– ari. Apustu ori irabazia daukat. Nik ez det oraindik olakorik pentsatzen, eta urak ez du nere biotza txu– latuko. Ortan seguru bazagozke. - Nere ate guziei maratilla jartzen dieken ezke– ro, ator nerekin. Ire jatortasunak irabazi dik nere biotza; eta, agindu diten bezela, nere mutil geratu– ko aiz. Bear dit bat, lengoa bialdu nuen ezkero. Etxeko lan gogor askori iges egingo diok orrela. Baiña apustua amak irabaziko dik. - Ez det uste. Eta ontzi oietan lan gaiztorik iza– ten al da? - Bete ta ustutzeak bestek egingo zizkiguk. Baiña lan gaizto askoak izaten dizkiagu; denen bea– rrean arkituko geran ordurtk gaiztoenak ere. Dene– tara jota, bederatzi izango gaituk; eta bakoitzak bere lekuan praka bete lan edukiko dik. Askotan gaixo ere geratzen dituk. Aren ordeko egiñaz gaiñe– ra, ari serbitu bearko ziotek. Ekaitza danean, berriz, igerriko diok, salbatuko bagera, ditugunak jo bearrean arkitzen gerala. - Eta noiz aterako gera? - Urte Berriak pasa ta lenengo astelenean. Eta, nere mutil izango aizen ezkero, ator datorren aste– artean. Egun batzuk emen igaroko dituk. Nere emaztea ta alaba ondo ezagutzea nai nikek. Goxo– -goxo zainduko aute gaiñera. Jantzi asko ez ekarri. Otzari gogor egitekoak bai, otz ta bero ikaragarriak igaro bearko dizkiagu ta. Kapitanak berak lagundu zion ateraiño. 51

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz