BCCCAP00000000000000000001794
- Nik ezer gutxi. Baiña borondaterik onena dakart. - Ori dek bearrezkoena. - Goldean, laian, beiak jezten, eta batez ere gurasoen rnenpeko bizitzen. - Azkeneko arrazoi ori benetan atsegiña zaidak. Lantegi guzietan bearrezkoena ori dek. Baiña itxa– soan golde ta segarako lekurik etzegok. - Badakit nik ere ori. Baiña zure rnutil bezela zerbait egingo nuke: zuri bazkari ta apariak serbitu, oiñetakoak garbitu, jantziak berdin... Ainbeste lan izango degu, gizonezkoak bakarrik bizi geran lekuan. - Aizak: ortarako ere bear dit bat. Baiña bein da berriz ez nauk esaten aspertuko: arraixku txa– rreko ibillerak dituk oiek. Arnerika alde ortan uste gabean ekaitz ikaragarriak sortzen zaizkiguk gero. - Ori, ara goazen denontzat berdin izango da noski. Onuzkero urte rnordoska bat badararnazu itxa– soan zabiltzala; baiña oraindik sasoiko ta osasuntsua ernen ikusten zaitugu, ekaitz guziei iges eginta. - I bezelaxe, erneretzi urterekin asi niñun, eta berrogei zerarnazkit. Oso berandu ezkondu niñun. Baiña ai! Nere osasunak urte auetan egundoko jipoia artu dik. Pipiak joa nabillek. - Alare, ez diozu, bada, lanari utzi. Jakiña, zuk ere urte batzuk geiagorekin erretira obea artu naiko dezu ta. - Orrenbeste urtean ordaindu ta gero, denon eskaria orixe dek. Baiña alabatxoa ezkondu arte ez nikek geratu nai. - Senargaia ez dabilki, bada, inguruz inguru? Ezkondu marrokiar orrekin. Za.arra dala? Zuk ere, zedorri zaartuagatik, andre gaztea artuko zenduen. - Bai. Ni baiño ogei urtez gazteagoa izango dek noski. Baiña etzaidak rnarrokiar ori aipatu, sumin– du egiten nauk eta. Zergatik ez irekin? 50
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz