BCCCAP00000000000000000001794
Anbrosiok par egin zuen gaztearen ateraldiengatik. - Nongoa augu? -galdetu zion. -- Errenderikoa. - Ezagun asko zeuzkat nik an, batzuk nere gaz- tetan benetako lagunak izanak gaiñera. Batez ere Olako. - Aren semerik gazteena naiz, bada, ni. - Bejondeikela, motell. Pozten nauk. Ondo al zebillek? - Oraindik gordiña dago ura. Osasun bikaiñe– koa. Denbora baiño lenago utzi du lana. Etxeko martxa guzia bere bizkar artu du arek. - Lagun maiteak giñun gaztetan. Bein bizi bea- rrak berezi gaitziken, eta geroztik ez diagu artu– -emanik. Bera ere gizaki bikaiña dek ura; eta, ikusten detanez, semea etzaiok atzetik geratu. Are– kintxe itz aspertu bat egiteko bazeukat gogoa. Et ik zer nai uke? - Len ere esan dizut: zure ontzian lan egin. Neretzat lekurik baldin badaukazu beiñepein, zure langille sartu. - Arrazoi dek eskatu didakela. Baiña beti izan dit ortarako buru aundi au motela. Gero, marrokiar zikin orrekin ain naastua nabillek, itxasora joateko beldurrak, etxean bi emakume bakarrik utzita. Itxasoa ere arraixku aundiko lana dek. - Len ere esan dizut arraixkua denean dagoela. - Aitarekin asarretuko intzan da... - Ez alakorik. Gurasoak asko maite ditut. Aiek ere bai ni. Kontatu zion nolako egoeran geratu zan, eta mundu au zerbait ikusiz xox batzuk irabazi nai zituela. - Eta zer dakik egiten? 49
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz