BCCCAP00000000000000000001794

ustel orrentzat. Alabak ez dile begien aurrean ilcusi nai ere, eta esan nioken ez kasorik egiteko. Ezta ain– tzakotz artu ere. Bestela, lekaime sartu erazilco nuela. "Ez, aita. Ez orren kezketan bizi. Mutil nazkagarriago– rik etzait oraindik nere begien aurrean jarri" esan zidaken. I, berriz, oraindilc, gazte, mutil ederra aiz. Arrituta zegoen mutilla kapitanaren itz jarioa entzuten. Arek zer ikusi zeukan alabaren atzetlk norbait bazebillela jakin edo ez? Ura lan billa etorri zan; ez alabaren eske. Lenengo aldiz itzegiten zuten, ta etxeko gora-beera guziak jakin erazten ari etzitzaion, bada? Edo, lanera etorrita, lanarekin alaba ere eman nai zion? Arrazoi gabe noski, baiña susmur txarra artu zion arazo orri. An txakurra nor ote zan: marrokiarra edo neska? Agian biak. Kapitanari ala erantzun zion: - Ortan ez nere beldurrik eduki. Ez det ezkon– tzerik pentsatzen. - Aixa diok ori, oraindik bizarrik ere etzaik jaio ta, ortara irauteko. - Emeretzi urte bete berriak ditut. - Ez daukak sasoi txarra. Ez dek orduan ema- kumeetarako eraspenik? - Orain arte ez beiñepein. Ez det nere askata– sunik galdu nai. - Lutxi nere alaba ilcustean, ez dek ori esango. - Bai, kapitan jauna. Bizi zindezke lasai. Zure alabaren atzetik ez dizut enbarazu aundirilc emango. - Iri ez nikek galeraziko. I besterik aiz: euskal– duna ta osasuntsua; ez, ura bezela, errea. Lan billa etorria ia damutu zitzaion. Zer ote zuen, bada, aren alabak, besteak etzutenik? Nola– koa ote zan? - Eskerrik asko lore sorta orrengatik. 48

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz