BCCCAP00000000000000000001794

_ bai, ordea. Nere mende dijoazen guzien erantzunki– zuna nik zeramat; eta gutxiena uste dekenean sar– tuko aiz arraixkuan edozein lekutan. Tarteka alako eztul txiki bat egiten zuen kapi– tanak. "Gizon au gaixo zegok" zion berekiko Joan Joxek. Ondoren, berriz: - Nor joan liteke itxasora zurekin hatera? - Asma oiekin eske al atar? - Bai, mundu au zerbait ikusi nai nuke ta. - Mundua etzekit, baiña itxasoa ta bere inguru- ko kaiak ikusiko dituk. Besterik ez. Barrurago ez gaituk sartuko. Alare, bizitzak zurrunbullorik geie– na oietan zebillek, eta lurreko enda guziak orrera biltzen dituk. Akelarre bat dek kai aundi oietako bizimodua. - Orixe nai nuke, bada, nik. Aspertzean geratu– ko nintzake. - Baikorra aiz benetan. Ekaitz biurriren batek arrapatzen bagaitu eta tiburoien janari ia neurri gabe– ko putzu aundi ortara botatzen baau, ireak egin dik. - Olako arraixkuak legorrean ere abeto dauzka– gu. Zu ere aspaldian or zabiltza noski. Baiña etzai– tuzte tiburoi oiek jan. - Bejondeikela, motell. Gaztea aiz, baiña arrazoiz– koa. Denean zegok arraixkua. Baiña mundurik mundu ibili nai badek beiñepein, nik pozik artuko iñuket. Bear <lit langille gazte bat marrokiar baten lekurako. Orain denbora asko ez dala biali egin nin, !apurra, alperra, mozkorra, lotsagabea ta okasio jar– tzaillea zalako. Batez ere, nere alaba bakarrarekin txakurra bezela ibili nai zuelako. Oraindik emen zebi– llek inguruz inguru. Bein baiño geiagotan aurrean biali <lit. Edozeiñek, orren berri ez. dakienak, esango likek aita-alabak dirala. Nere alaba bakarrak Lutxi dik izena. Dotorea dek, baiña etzeukat marrokiar 47

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz