BCCCAP00000000000000000001794

Erantzun baiño len, pipa eskuan artuz eta gazte ura burutik oiñetaraiño neurtuz, itxura oneko gaz– tea iruditu zitzaion noski. - Baita iri ere, gazte. Baiña jauna alperrikako itz ori gorde ezak sakelean. Guk, itxas gizonok, elkarrekin gordiñago itzegiten diagu. Beste uste gabekoa emen Joan Joxerentzat: tru– moi baten abotsa edukiko zuela uste zuen, eta amaika emakumek bazeukaten lodiagoa. - Ez dago gaizki. Guk ere etxean ez degu olako izkuntzarik ibiltzen. Baiña zuek goragoko maillako– ak izango ziñatela uste nuen. Ori da guzia. - Beti ere besteengana begirune pixar bat edu– kitzea bearrezkoa dek. Baiña guk izenez deitzen ziogu elkarri. Irea nolakoa dek? -JoanJoxe. -Joan Joxe? Izen polita dek ori, ta asko ibilia. - Eta zurea nolakoa da? - Nerea, Anbrosio. - Izen ortakorik ez det noski iñor ezagutzen. Kapitana etzera, bada, zu? - Bai. Ala deitzen zidatek. Baiña lana galanki egin ta arraixku gaiztoak igaroaz. Alare, gutxi iraba– zi ta ezin bizirik nabillen oietakoa. Ez nauk, ordea, ni sableak gerritik arrastaka dabilzkitenak bezela– koa. Lan gutxi egin eta ezeren arraixkurik gabe oparo bizi dituk oiek. - Ez du gaizki bizi zeran itxurarik, palazio bate– an etzanda luze, pipa erreaz. Ez da gaur orrela edo– zein bizi. - Bai. Ori ere ala dek. Baiña ordu gorriak igaro ta gero. Urrengo gure txangoak ere nolako arraix– kuak dauzkan ausnartzen ari nauk, al dezakedan aiñean aietatik iges egiteko. Beste kapitan oiei nor– bait iltzen bazaie, etziek iñork kargurik artuko. Neri 46

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz