BCCCAP00000000000000000001794
Etxea baiño goraxeago pmu ta aritz basoak. Gaintxo batean zegoen. Torretxo bat zeukan sarre– rako ate gaiñean. Kapilla zirudien sarrera, berriz, arkoan arri sillarez egiña. Au baiño goraxeago bi leio saieteraren antzekoak. Arriz egiña zala ziru– dien, baiña ez. Kuadroka-kuadroka margotua zegoen. Etxeak jaso edo konpondu berria zirudien, bere inguru guzian burnizko eta sarats lerro baten eske– rak ixten zuela. Burnizko sare onen gaiñetik, lantza bezela, punta zorrotzak. Burnizko ate batek ixten zuen baratzarako sarrera. Onen bi inguruetan, ormigoiz egindako ontzietan, zugaitz eze ta orritsuak, mutur txorro– txak, il-errietan bezela, asto biziko zugaitzak. Kan– poko atetik etxeraiñokoa legar txeez egindako bidea. Beste gaiñerako guzia, baratza utzi samarra. Nik azaldu detanaren antzekoa zan, bada, kapi– tanaren etxea. Emaztea amazazpi bat urteko alaba– rekin bizi zan. Etxetik eskubi aldera, berriz, zumar aundi bat, neguaren zigorrak soildua. Abendua izan arren, egoak aldizka egiten duen giro gozo ta epela zego– en, eta oe-sare edo amaka batean erdi etzana, pipakada aundi bat erreaz, arkitu zuen kapitana, kapusai aundi bat soiñean zeukala, !aster joan bearko zuela ta txango arek zeuzkan arraixkuak aztertzen. Arek ikusten zuen mutilla nola zetorren, atea zabaldu ta etxean deitu gabe, ixil-ixilik beragana. Baiña bertatik begira-begira egon zitzaion, kea zeriola, ondoraiño urbildu arte. - Egun on, jauna -agurtu zuen Joan Joxek. Uste zuen egundoko gizona izango zala. Kapita– na izatezkeroz ala bearko zuela iruditzen zitzaion. Baiña ura senda samarra, baiña txikia zan. 45
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz