BCCCAP00000000000000000001794

Kapitanaren etxean E GUBERRIAK ziran, eta bazekien amabost bat egunerako, itxasoz itxaso kargaketan ibiltzen zan kapitan bat urtero-urtero bere sendi– ra etortzen zala, bere emaztearen eta alabaren ondoan jai oiek igarotzera, bere lagun batek esan zionez. Berak etzuen ezaguna, baiña aitaren adiskide maitea izana, garai batean beiñepein. Gero, bizi bearrak bat batera ta bestea bestera berezi bazi– tuen ere, oraindik artu-emanak tarteka izaten zituzten geroztik ere. Bazekien non bizi zan. Ari egin bear zion lanaren eskea. Baiña artuko zuen edo ez ez jakinki. Agian etxera etorri bearko zuen. Txuxenean ara joan zan, bada. Amarrak inguru artan iritxi zan etxe artara, ez aundia, baiña palita ta dotorea, oso leku erosoan jasoa. Zirudienez, etzan kapitan ori miserian bizi, berea izango zuen noski ta. Ikuspegi ederra aurrean. Erria, ia bertan, gain– beera artzen zuen bistan-bistan, baiña urrun samar itxasoa zeukala. 44

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz