BCCCAP00000000000000000001794
- Bai. Ez daukat aztua, Zuk diozun arraixku oiek guziak badaramazkit, aragizkoa naiz ta. Baiña ez nuke nai. - Nere partetik ez intzan, ez, joango emendik. Nora oa orain? - Galdezka-galdezka Erromaraiño iritxi ornen liteke. ltxas ontzi bateko kapitanari egingo diot bei– ñepein nere lenengo eskea. - Itxaropen geiegi daramak. Gazteleraz ere ezer gutxi dakik, eta munduko zurrunbullo orrek beldu– rra ematen zidak, egunen batean berri gaiztoren batzuk ez ote ditugun ikasiko. - Nik ez daukat, bada, beste ertenbiderik. Baserri ontan lekua eduki banu, nere anaiak beze– la, anbat ez nuen olako asmorik artuko, iñork lan– toki bat ezin billatu duen garaietan bizi gera ta. Arnak eta koiñatak musu banarekin egin zioten agurra: eta, betiko galdu balute bezela, saminduak geratu ziran. Etxetik atera gabeko gazte batek zer egin bear zuen bakarrik gizarte galdu ortan? - Semeak joera ori artu duenean, emengo etor– kizunez etsia eta emengo bizimoduz aspertua egon– go zan -zion triste amak. Koiñatak, naigabetu samarra, ala erantzun zion amari: - Beste iru anaiak baiño geiago balio zuen onek baserrirako. - Arnaika alegin egiña naiz ni au etxean geratu erazteko. Baiña aitak beti ezezkoa ematen zidan. - Orain, bada, onen utsuna berak bete bearko du; eta, jakiña, lanik geiena berari tokatuko zaio. - Bai, zoritxarrez. Urte batzuk onak, orain pasa bear zituenak. Alare, .eskerrak zuri, gorputz ta anima baserri lanari eldu diozunean. 42
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz