BCCCAP00000000000000000001794

Afta agurtuta, sukalderajoan zan, ama ta koiña– ta agurtzera) Biak erdi negarrez jarri ziran. Joan J oxeren begietan ere azaldu ziran malkoak. - Ez da orrenbesteraiño -esan zien-. Urka– mendira ez naramate, ta nere ustez urtean bixita– ren bat baiño geiago egiteko moduak izango ditut. Etxeko martxa ez daga beiñepein gaizki ta... Erteeran, malkoak zerizkiola, berebiziko aolkuak eman zizkion amak. Aiek denak buruan jasotzen ere etzan oso erreza. - Eziñean baaiz, atar berriz, eta lagunduko diagu. - Elitzake ori neretzat atsegiña izango: besteei salatutako pekatu berean erortzea. Ez badet osasu– nik galtzen, ez emen nere kezketan bizi. Andik edo emendik aterako det bizimodua. - Ezkonduta joango baintzan, gaitz erdi. Baka– rrik mundu ortako zurrunbullora, baserritik atera gabeko umea, eskarmentu geiago gabe, eta emeretzi urterekin, nik ez dit ezagutzen baiña. Baserritik atera gabeko emakumea bainaiz. Baiña, diotenez, beldurgarria izan bear dik gaurko jendearen bizitza, deabru sarez beteta. -- Deabrurik gaiztoena nerekin daramat, nere griñak esnatzean, alegia. Orain arte ez det ezer ikusi, eta oiek lo daude. Gero izango dira kontuak. Alare, itxas ontzian lan da lan, ez ate naiz ni ere beste asko aiña izango? Baiña ni ezkonduko nai– zen itxaropenik ez eduki oraindik beiñepein. Gauza naizen arte, mundua eta mundukoak ikusi nai ditut. - Bai. Bestek bizi diran lekuan i ere aterako aiz. Baiña nola zebiltzak? Kaleko txakur zikin oiek beze– la. Ez aizela ezkonduko? Ori ikusiko diagu. Norbai– tek goxo-goxo artuko au, ta ireak egin dik. Badakik nolako apustua daukagun egiña. 41

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz