BCCCAP00000000000000000001794
uzten. Baserri lanean amaren ondotik atera gabeko gaztetxo maitagarri arek nolako joera artu bear zuen, bakarrik geratzen zanean? Baiña ama ta koiñataren begietan malkoak ikusi zituen. Emakumeak izaki. Orduan dena ortan gera– tu zan. Goizean, berriz, anai berekoiak beren lanti;gira joan ziran, etxean ezer egin gabe, etxeko lan guzia aitaren eskuetan utzita. Oni erori zitzaion loteria. Kulparik geiena berak zeukan noski, ta bakarrik egin bearko zituen baserriko lanak. Joan Joxe lan billa joango zan kanpora, itxas on– tziko kapitan batekin itzegitera, bere ametsen atze– tik. Aita ukuilluan ari zala, joan zitzaion agurtzera: - Aita, banoa. Berriz ikusi arte. - Ba al oa? -esan zion onek, naigabetua-. Zaartzaro bikaiña etorri zaidak. Alare, neronek diz– kit erruak, emengo martxari erteera zuzenagoa jarri ez niolako. Iretzat kejarik beiñepein etzeukat. - Seme zaarrenak lagunduko dizu. - Bai. Bazeukat orren itxaropena. Bere emazte- ak zirikatuko baitu. Baiña beste biak ez ditek kol– perik joko. Oiek ere laster ezkontzeko asmoan zebiltzak, eta dijoazela nai duten lekura. Manten– tzeko bi alper gutxiago. Etxean ere pakea utziko zigutek. Bizi ditezela berak egiñetik. Orduan, agur, Joan Joxe; eta bete ditezela ire ametsak. Nereak beiñepein ez dituk bete. Nai dekanean azaldu. Badakik non bizi geran. Gutxiago merezi duenen bati onuzkero ateak zabaldu zaizkiok. - Illuntzerako anbat etorriko naiz. Artuko nauen ere ez dakit. Zer eraman bearko detan ain gutxi. Eguberriak igaro arte ez <lira noski itxasoratuko. - Nere serna aizela jakitean, bear badu beiñe– pein, artuko au. 40
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz