BCCCAP00000000000000000001794

Agurra J\ PARITAN denak agurtu zituen, urrengo goi– fl'. zean aterako zala ta. Lan billa zijoan, baiña baziteken berriz etortzea. Batzuei ajola gutxi. Berak alpertzat jo zituena, zijoala nai zuen lekura. Alare, denak ondo bizi zedi– lla opa zioten; baiña etzedilla berriz etorri. Ainbeste urtean bakarrik fameliaren mantenuaren erdia ira– bazia eskertzeko asmorik etzeukaten, eskupeko on bana emanta. Afta, ordea, benetan serio ta triste geratu zan, bera lasai bizi zalako, bere zabarkeriz etxeko mar– txa ondo antolatu etzuelako kezkaz betea. Eskar– mentu gabeko gazte ura arraixku txarrean geratzen baizan. Bera ta beste iru semeren onagatik gaztee– na zapaldu baizuen, eta denetan onena gaiñera. Bai-baizekien baserrian ura bezelako langillerik etzala geratuko. Baiña bere naigabea biotzean gorde zuen. Alare, kezkarik txarrena semearen etor– kizunak ematen zion: eskarmentu geiago gabeko umea munduko naspil ortan. Ordurarteko zintzota– suna galduko ote zuen beldurrak etzion pakean 39

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz