BCCCAP00000000000000000001794
Bein etxeko martxa artu zutenean, Joan Joxek ala esan zien: - Neri emandako itza bete bearko dezute noski? Ama tristetu zan, eta ala galdetu zion: - Orduan laster joateko asmoan aiz? - Bai, ama. Etxera geratuko nintzalakoan, ni kontentu nengoen. Baiña orain zerok aitortuko didazute nik baserri ontan ez daukadala etorkizu– nik. Emeretzi urte bete berriak ditut, eta nitzaz pentsatzen asi bearko det. Nik iru urte auetan egin– dakoa or geratuko da. - Gu ez gaituk iñor ori iri galerazteko. Ere buruarenjabe aiz. Anaiak etzuten itzik atera. Naiko lana egin zuen. Baiña koiñatak bai. Berekoia izaki ura ere. Laster antz eman zion gazte jator ta langillea zala, eta mai– tasuna artu zion. - Orduan bazoaz, Joan Joxe? - Zuk igerriko diozu etxe au bete-betea dagoela. - Ez dizut ori ukatuko. Baiña orain asitako baratza oiek nork zainduko ditu? Ortik diru asko dator etxera. - Gizona ta kuiñadoak or dauzkazu. Oiek beren ordu askeetan asko lezateke. - Bai. Zu ere adiñera etorri zera, eta zere burua– ri begiratu· bear diozu. Nolabait konponduko gera. Zoriontsu izan, bada, zoazen lekura zoazela. Ori opa dizut. Zu etzera iñon ere lotsagarri geratuko. - Eskerrik asko, koiñata. Ondo ezagutzen ote nauzu? - Arraixku txarrean sartuko zera. Baiña ez bazera okertzen, ziur nago. 38
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz