BCCCAP00000000000000000001794

an zegoen iruzurra: amar bat zentimetroko takoiak ornen zeuzkala. "Jakiña, ni ere luzatuko niñuke orrela. Etxeko lanetan ibiltzeko txokoratu bearko dizkik. Eskuko azkazalak, ezpaiñak eta betazalpeak ere gorri-gorri egiñak. Ukuillurako bai aproposa!" Bazidurien amak inbiri pixarren bat bai ate zion. Ordurarte bera zan etxekoandre bakarra, ta orain kontra egingo ziola. Emakume berria sartu ta elka– rrekin ando konpontzeko alderdi kaxkarra. Bere erraiña oso gaizki epaitu zuen: "Egunaren erdia bere burua dotoretzeko bearko dik onek. Orain bat geiago mantendu ta enbaruzarako; ta lanerako ni bakarra. Oraintxe asiko dek gure inper– nua. Azkazalak pintatuak dauzkala, nork agindu bear ziok erropak edo ontziak garbitzeko? Bestela, zuzenean ziak au dotoretzera". Etxekoandre xaarra joandako oitura xaarrei atxikia bizi zan. Etxean alabarik ez, berriz. Etzekien gizaldi berriak moda berriak ekartzen dituenik, eta etzuen asmatu. Bere takoi luze aiek eta eztaietako apaingarriak bereala bota zituen, eta gorputz ta anima lanari lotu zitzaion. Poztu ziran gurasoak. Anaiak, ordea, nolako martxa artuko zuen ez jakinki. Bazekiten lana etzuela utziko. Aitak etzuen nai gaiñera. Orrela gazteak etxetik mantenduko ziran, eta kasturako gizonaren saria. Baiña ordu askeetan zerbait egingo al zuen. Baita beste biak ere, baserrian bizitzezkeroz, beartuak zeuden. Ezkontza onek alderdi bat zuen ona, baiña bestea txarra. Amarentzat etzan oso gaizki etorriko erraiña, langille ta etxekoia atera baizan. Baiña aita geratuko zan lanpean bakarrik. Ordurarteko langilleak iges egingo zuen; ta, ura izan balitz ezkon berria etxera– ko, bi aldeak konponduko ziran. Alare etziran asa– rre, erraiña oso langille ta piña atera zitzaielako, eta pakean bizitzeko etzuen gutxi esan nai. 37

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz