BCCCAP00000000000000000001794

Askotan berritzen zuen elkarrizketa edo eztabai– da au amak; baiña aita beti berean. Bai buru gogo– rrekoa zala bere senarra zion berekiko. Baiña arek ere bereari eusteko bazituen bere arrazoiak. Etxe, barrun ta kanpo, berritu zuten, dotoretu. Mendi gaiñean zegoen aberats batzuen txaleta ziru– dien. Baiña zaarrenak etzuen zentimorik ere jarri. Berak rnerezi etzuen etxera etorriko zan, bada; eta ainbeste lan egin zuena kanpora. Serne au ezkondu baiño lentxeago, aitak utzi zuen lantegia, garaia baiño len, lan gutxi zeukatela eta lantegitik geratzeagatik diru rnordoska bat jaso– ta. Oraindik sasoikoa, etzan Joan Joxerentzat nola– naiko atsedena. Mundua ikusi nai zuela zion, baiña etxean pozik geratuko litzake gurasoekin batera. Alare, zaarrena– ri utzi bearko zion lekua. Egundoko ospe, ots ta zalapartarekin, aundikiro ezkondu ziran, beren dantzari, txistu, txalaparta, su ziri ta guzi. Errege baten eztaietan aiñako zaratak atera zituzten. Dirua ausarki baizeukaten bi aldeak noski. Alako arrioa ekarri zuen neskak. Baiña alpe– rrikako gastua, langille soil batentzat alegia. Amabostaldi bat igaro zuten bazterrik bazter, eztai ondore bezela. Zurrunbullo artan asper egi– ñak, noizbait bildu ziran etxera. Arrera gozo ta ona egin zieten baserrikoak. Baiña arnak begi zorrotzak ornen zeuzkala, ta bere– kiko ala ornen zion: "Ernakurne onek ez dik kalera– ko ere balio, eta au baserrirako ekarri? Gurasuok leku anean geratuko gaituk. Lenago ere egin dit nik nerea. Baiña aitaren burugogorkeriak biok pagatu bearko dizkiagu". Goitik beeraiño neurtu zuen. Len ere bazekien nolakoa zan, baiña etzala ernakurne motxa. Ainbes– tekoa bai ote zan ura? Oiñetara begiratu zionean, 36

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz