BCCCAP00000000000000000001794

arte ni izango bainaiz baseni onen jabe. Orain bezela pentsatu izan bagendu, etzan zaarrena lanera asiko. - Beste zerbait ere badet benetan kezkatzen nauena, eta emen zuri esatekoa. Kristauak gera noski? - Ez gera jator-jatorretakoak izango, baiña ortakotzat dauzkagu gure buruak. - Emeretzi urte bete beniko mutil gaztea, orain arte baserrian bizia, eskarmentu geiago gabe, zillegi al zaigu bere erara bakarrik mundu usteldu ortara joaten uztea? Ez al da orren erantzunkizuna Jain– koaren aurrerako gure bizkar geratuko? Guraso kristau batzuentzat ez al da beldurgania orí? - Berak ala nai badu, zer egingo diogu? Adiña badu eta indarrean baitua ezin gentzake eduki. - Bai. Arrazoi ematen dizut. Indarrean ezin gentzake eduki. Iges egingo liguke. Nere kontzien– tzia kezketan <lago. Ez baidu etxetik lanera ibili nai. Zaarrenak ordaiñetan arpegira zerbait botako dion beldurrak, askatasun osoan ikusi nai du mundu au, lotura guztiak autsita, zaartzaroak botatzen duen arte. Ezkontza bizitzarik ere ez du maite, berak esan zidanez. Ikaragarrizko arraixkua mutil gazte eder au munduko zurrunbulloak ustelduta geratzeko. Bere kideko neska-mutillak bilduko zaiz– kio, eta nork babesturik ez. - Kezka oiek ez <lira zureak bakarrak, ez. Ni ere ala bizi naiz; eta, umil-umil Jainkoaren aurrean burua makurtuz, aitortu bearra daukat: "Nere erruz, nere erru txit aundiz", erriko bikarioak era- kutsi zigun bezela. Baiña okerra egiña daga. - Eta ez al <lago zuzentzerik? - Asarrerik gabe ez. Euskal Eniko oiturak ankaz gora jarrita gaiñera. Ortaraiño ez nuke iritxi nai. Biak serio-serio lotara joan ziran. Etzitzaien noski amets gozorikjaioko. 35

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz