BCCCAP00000000000000000001794
- Zer egin bear du emeretzi urteko, baserritik atera gabeko mutil onek, bakarrik mundu galdu ortako zurrunbullora sartzen bada? Bere burua galdu; egundaiñoko aterako ez dan zulora sartu. Kezka gaiztoak ematen zizkion amari Joan Joxe– ren asmo biurri orrek, eta ala esan zion aitari: - Seme gazteenari joaten utzi egin bear al diogu? \ - Zaarrenak gelditu nai badu, zer egingo degu, maiorazkoa bera da ta? - Ez nator zurekin ortan bat. Oiturak oitura izango dira, baiña ori ez dago ondo. Beste semeak dijoazela nai duten lekura. Berdin diru talan tokia– ren paltarik ez dute. Au, berriz, denaren bearrean arkituko da. Amasei urte ezkero, irabazitakoak berekin dituzte aiek. Oni ez dio iñork zentimorik ere eman. Eta orain besteari utzi baserria. - Zaarrena bera da ta... - Bai: baiña ez baserri zalea. - Ortan arrazoi daukazu. Naiko probak eman ditu. - Orrek ez du baserria nai. Ori bizilekuaren billa dabil. - Ori ere ez dizut ukatuko. Ain puntu onean dago etxe au. Dirua aukeran dabilkite. Baserri lanean oitu gabeak, berriz. Oiei nork lana egin era– ziko die? - Nik burutik ezin kendu detan kezkarik gaizto– enetako bat da ori. - Etxeko martxa jartzen ez degu asmatu. Orain konponketa gaiztoa dauka onek. Gaztea litzake baserriaren etorkizunerako onena. - Ortan nago, bada, ni ere. Geroneko~ beran– du samar etorri zan menditik, illundu ta gero. Nik bakarrik arkitu niñun sukaldean. "Zer: andregairen bat al dek?" galdetu nion, zerbait esan bear ta. "Ez 33
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz