BCCCAP00000000000000000001794
Amaren kezkak J OAN Joxek bere kezkak agertu zituenean, lasaitu zan. Denak arrazoi eman zioten gaiñe– ra. Anaia ezkondu arte aitari laguntzeko kupirik etzeukan. Orduan, ordea, dena utzita aldegingo zuen. Gurasoak eta anaiak ere antz eman zioten J oan Joxe lasaitu zala, eta beti bezela gogotsu ari zala lanean. Paurrikatik etortzean geratzen ziran lanak egin arte, denak laguntzen zioten. Berak ere bazeukan orrela atseden ordua. Etxeko martxa ondo zijoan, eta paketsuago. Baiña aita-amak izaten zituzten eztabaida gogo– rrak, semeak oeratzean. Ama Joan Joxeren aldeko sutsua zan, eta etzan arritzekoa. Ura ondo ezagu– tzen baizuen, biak bakarrik etxean bizitzen ziran– -ta elkarrekin. Gaiñera, arrazoi sakonak zeuzkan ortarako. Askatasun osoan, osasunak eta indarrak lagun– tzen zioten arte, mundurik mundu ibiltzeko asmoa zeukala semeak esan zionean amari, barren guziak xamurtu zitzaizkion, eta ala zion: 32
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz