BCCCAP00000000000000000001794

- Bai, ama. Ori irabazia daukat, eta asi ziñezke ortarako dirua aurreratzen. Nik ez det ezkontzerik pentsatzen. - Ondo zegok, baiña azkenean arrapatuko aute. Soiñeko eder orren zai geratzen nauk. Baserria galdu dekela ere oraindik etzegok seguru. Aitak burutapen ikaragarriak zebilzkik. Zer nolako errai– ña sartzen dan ikusi bear. - Nik uste nuen ni geratuko nintzala. Orregatik !anean kontentu ari nintzan. Baiña zaarrena ezkon– tzeko etxea konpontzen asi ziranean, etsi nuen, eta ni ezin ninteke anaiarentzat !anean ari. - Ez. Ortan arrazoi dek. Aitak bereala erabaki zin aldaketa gogorrak egin bear zirala etxeko mar– txan. Erraiñaren gora-beera dek guzia. Oraindik zer ikusi aundia zegok. Etzakela etsi. - Nik ez diot anaiari txarrik opa, eta aingeru bat ekarri dezala. Berandua da ta oiera joan bearko. - Bai. Joan adi, baiña ez aztu soiñeko on bat jokatua daukagula. Semea, baietz esan ta agurtuz, oiera joan zan, ama sukaldean utzita. 31

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz