BCCCAP00000000000000000001794

nintzan beldurra. Eta ire aitak, arpegia gorri egiña, arekin nai al nuen eskatu zidanean, ez dakik nolako poza eta atsegiña artu zuen nere biotzak. Eta, jango bazuen, gau ta egun lanean aritzen zan oietakoa. Ni ere bai. Betiko joan itun aberats baten ametsak. Ordurako ondo ezagutzen nin, eta burua txoratzen zidaten ametsak egoaizeak eraman zizkin, geiago etorriko etziran lekura. Zoriontsu, baietz, baietz erantzun nioken; bion arte kabi gozo bat sortuko genduela. Ixtillu ta zalaparta geiegi gabe ezkondu giñun, eta non bizi geran oraindik beartsuak, baiña ondo elkartuak. Ez diagu mundu askorik ikusi. Aukeran ez bagera bizi izan ere, zoriontsuak bai ordea. Pakean bizitzeko orí dek bearrezkoena. - Nik ez, ama. Baserri au galdu detan ezkero, mundurik mundu ibiltzeko moduak egingo ditut. Elkarrekin etxe batean bizitze orí ez da neretzat egiña. - Zuek gure bidean sartzen ikustea dek nere– tzat ametsik goxoena. Baiña egin zak amets ori. Ona dek eta ez beteko dekanik uste. Ik bide batetik joan nai badek, Jainkoak bestetik eramango au. - Baliteke; baiña nik badakit nola ta nondik ikusi mundua. Zaartu arte, aske. Orduan, denak bezela, kito. - Bai. Baiña, ibilian-ibilian, azkenean, neri bezela, kabi beroa sortzeko gogoa etorriko zaik. Jainkoak bata bestearentzat egin gaitzik, nai ta nai ez. Otza izan bear dik mutil zaar baten bizitza. Nai al dek apustu txiki bat egin? Ogei ta amar urteetarako ezkondu baietz! I abillen lekuan arra- patuko aute. - Jokatuko dizut lepoa ezetz. - J okatua zegok. Nik galtzen badet, soiñeko eder bat egingo ditek, nik ordainduta. Bestela, berriz, ik neri. Konforme al ago? 30

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz