BCCCAP00000000000000000001794

- Goiko lizarraren azpian egon naiz, illunaba- rreko preskura artzen. - Eta bakarrik? - Garai ontan beste norekin egon bear nuen? - Ez ote dabilkik andregai goxoren bat ondoan? Amak beren seme-alaben joerarekin zalantzaz beteak bizitzen dira, eta askotan dituzte olako galde– rak, ala nai baluteke bezela. Par egin zuen semeak. - Oraindik beiñepein ez nijoa ortik. Beti etxe txuloan bizitzeko? Gero baliteke nere gaurko iritziz aldatzea. Baiña ez det uste. Nik ez det olako lotura– rik nai. Jainkoak emandako askatasunari eutsi nai diot; mundurik mundu ibili, gauza naizen arte. Gero gerokoak. - Orduan ez dek kabi goxo bat sortzeko asmorik? - Zertarako, aietaz beartzean iges egiten dizute ta? - Betiko ire burua galtzeko ez dek bide txarra aukeratu. - Neska batek zuzenduko ote ditu, bada, nere pausoak? - Ez gutxi. Prueba egiñak gaudek. - Nik ez det, bada, olakorik pentsatzen. - Oraindik ez dek iñor ezagutu ta. Baiña ikusi- ko dek, aldamenean goxo-goxo irriparrez asten zaiz– kikenean. - Nere asmoak beiñepein ez dira olakoak. - Nik ere amets goxoak egiten nizkin gazte nin- tzanean: dirua besterik etzuen batekin ezkondu eta, jakiña, arekin batera berebillan, neskamez ingura– tua, erregin bat bezela beti eztaietan bizi; mundu au ikusi... Txori asko buruan. Baiña bein ogei urtez gora pasa nintzanean, txoriak egatu itun. Beste modura asi niñun pentsatzen: bakarrik geratuko 29

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz