BCCCAP00000000000000000001794

Goian dizdizka ari diran izar oiek ikustera ere pozik joango litzake. Baiña, bizi zan arte, etzeukan araiñoko txangoa egiterik. Oldozpen auek buruan zebilzkiela, kargaketan zebiltzan itxas ontzi oietakoak igarotzen ziran iñoiz– ka bere amets lekutik bixtan, motots baten antzeko ke zerrendak tximinitik jario zitzaizkiela. Etzuen ikusten -illun baizegoen ordurako- aietako baten txistu triste ta luzea nabaitu zuen, eta zorabiotu zitzaion biotza. - Oietako batean joango nauk, nere ametsak betetzeko, baiña nere lanaren truke. Oiek bai mun– dua ta itxasoa ikusten dituztela. Ez, nere gurasoak bezela, jaio orduko etxeari lotuak, egunero lantoki hatera, mundu au ezer ikusi gabe. Tristea dek gizo– naren orrelako bizitza. Beti neketan, eziñean, aurrak ezin azirik. Oiek azitzerako, berak baldar– tuak. Askotan esker txarreko semeak, eta gurasoak Erruki Etxera. Oiek ez dakite Jainkoak eman digun askatasun au bizitzen. Batetik bestera egan dabil– tzan oiek gu baiño zori obekoak dituk askoz, guk baiño mundu geiago ikusten ditek eta. "Baiña denak ik bezela egingo balute, i ere ez intzan izango" -bururatu zitzaion bat-batean-. Amaika apaiz, praille ta monja ere joaten dituk. Eta denak ori egingo balute? Galdera orri onela eman zion erantzuna: - Nik, iñori kalterik egin gabe, nere bizia bizi– tzeko eskubiderik ez ote daukat? Zalantzarik gabe, eta ori egingo det gaiñera. Ezagutzen zuen, itxas ontzi oietako batean ibil– tzen zan kapitana. GiZon jatorra iruditzen zitzaion, sekula berarekin artu-emanik ez bazuen eduki ere. Gaztetan bere aitarekin eskolan ibilia. Gero beneta- ko lagun maitea, berak zionez. Baiña etzuen iñoren bitartekotzarik nai. Berak itzegingo zion. 26

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz