BCCCAP00000000000000000001794

gabeko joandakoak ausnartuz egoten nauk, aurre– ra begiratzeko beldurrak, triste. Alako abiaduran al ziak, izan ere, gizonaren bizia. Esan litekek atzera– ka bizi nai detala. Joan diran irureun eta lareun urte auetan, lizar orrek ikusi dizkik baserri ontatik igaro diran gizon ta etxekoandre guziak: gaztetako aien biotz taupadak, norbaitekin maiteminduak, batzuk kezkaz beteak, baiña bai amets zoragarriak ere; berak ia nabaitu gabe, zaartzen, kaska zuri– tzen -orduan ametsak gaztetan bezela ez dituk jaiotzen-, atseden ezin arturik; gero, berriz, kaja batean artu ta beraxeagotik gainbera daramatela, geiago ez etortzeko... Bat joan orduko, bestea. Ori dek, eta izango dek, gure munduko martxa; eta orrela borondatez artzen duenak asmatuko dik. Lizar ori, berriz, urte luzeetan, ortik daramazkiten nagusiak ikusiz, beti txutik zegok. Nor gaituk orduan gu? Oneraiño aitak. Egun guziko nekeak bukatzean, bada, ara joan– go zan Joan Joxe ere. Lenengo exeri ta, orrela aspertzen zanean, etzango zan ortzaz gora. Txapela burupean, eskuak aren gaiñean, burua auetan babestua, ametsetan ariko zan illuntzen zuen arte, goiko illargi ta izarrei begira. Baserria maite zuen. Baiña ura besterentzat geratzen zan ezkero, etzan oraindik saiets ezur baten mende lotua biziko, etxe txuloren batean sar– tuta, gero ori beteko ez bazuen ere. Orrek, gizonari Jainkoak emandako doairik onenetako bat kentzen zion: askatasuna. Berak, lenengo beiñepein, mundu au ikusi nai zuen, aldarrai ibilita. Europa, Amerika, Afrika, Asia eta gaiñerakoak nolakoak ziran ikusi nai zituen. Jendea nola bizi zan. Berdin ango aurrerapenak. •Itxas zabal ori ere igaro. 25

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz