BCCCAP00000000000000000001794
gazta baten antzera zatika jaten ari zirala. Lenengo zati bat, gero erdia, azkenean dena gordetzen dane– an, ibcas aldetik igotzen da alako ipar aize guri, eze ta presku bat. Eguzki kixkalgarriaren ondoren, aren musua bai dala atsegiña gorputzarentzat, eta animarentzat ere zer esanik ez. Egunez eta arratsez aldaketarik ez duten amaika erri kixkalgarrietan artuko luteke pozik ipar aize ori. Zugaitz ostoak eta arto saillak dantzatu eraziz, arrats giro atsegin bat zer dan ez daki baserrian bizi ez danak. Zeruko erregea ezkutatzen danean, goian izar banakak azalduko <lira, gaiñeko illuntasuna, ipur– targiak balira bezela, argi dizdiraz estalirik. Illargia mendi atzetik agertzen danean, aize intziri ta ezeta– sunaren artean, badirudi intza ixuritzen ari dala. Une ori baiño giro atsegin ta zoragarriagorik ez daga neretzat. Gazteak nola ez dute ametsik egingo, oraindik beren aurrean ikusteko daukatenaren pozez, irudi– menaren iruzurrez? Xaarrak ez, ordea. Igaro baidu– te garai ori, joanak oroitu bear. Joan Joxek bazekien, bada, aitak esanta, inguru artan guzian ordu artako leku amesgarriagorik etzegoela. - Gaztetan amaika aldiz egona nauk apal aurrean lizar onen azpian, illunabarrez. Aiek amets goxoak etorkizunari begira! Baiña bat bakarrik ez dit bete, etxe txuloan geratu niñun ta. Gazteak aske bizi nai likek; gizonak ikusi lezaken guzia ikusi; atsegin danak artu; amets pean etzegok ez zeruan eta ez lurrean ezkuturik. Irudimenaren lanak. Ori bai dala ebceko txoroa. Oraindik ere, etxean naizenean, etortzen nauk orren azpira, baiña itzalera, bazkalondoko loxuxta egitera. Etzaidak, ordea, orduko ametsik jaiotzen. Bete 24
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz