BCCCAP00000000000000000001794
egokierara lizarra kaskoan zai, aren gaiñean kokatu ta atsedentzeko. Onen adarretan egingo zuten, bada, beren itxogin aldia. Krik eta krak edo kroak, egazti zalapartatsuak dira; eta an ariko ziran, amar bat minutuko atsedena artzen zutenean. Zalaparta– ka egatuko ziran urrengo mendira arte. Sakon ura aidean igaroz izango zuten, olako atsedena eskein– tzen zien beste zugaitz oparoren bat, puntu onean. Gaur ez dute bearrik. Oien pasara arrunt galdu da. Ez da bat bakarrik ere azaltzen. Gaurko gazteak ez dituzte etortzen ikusiko. Izan diranik ere ez daki– te, askok beiñepein. Ez <lira orain, lokarri batekin lotuak bezela, sail bat bestearen ondoren, aurrekoak atzekoak tiraka, igarotzen. Gizonaren ajolabekeriak amaika munduko edertasun irentsi ditu, geiago biurtuko etzaizkigunak. Oraindik ere tarteka oien karrasi ta zalapartak entzuten ditugu; baiña gero ta urriago. Polliki-polli– ki bakantzen ari dira. Len bezelako pasara ugaririk ez beiñepein. Nere iritzian, oienak egin du. Oso puntu atsegiñean daga lizarra. Oraindik bizi baída. Baiña oso baldartua. Gaur ez dio iñori itzalik emango. Itxasoa ere alde xamar ikusten da andik. Udara– ko egun kixkalgarrietan, bazkalondoko lo xuxta xaarrak or egingo zuten, beti aize ariña dabillen lekua baita. Illunabarretan, berriz, lan neketsu baten ondo– ren, bere etorkizunean ametsetan aritzeko, gazteak emen artuko zuen atsedena. Eguzkiaren sarreran, aurrean zeukan itxas zabala, milla kolorez jantzia, zoragarrizko iduriz jar– tzen danean, itxasoak eta zeruak bat egiten duten mugaraiño irixten da begien bixta. Eguzkia, berriz, urruntzen eta aitutzen, polliki– -polliki bazirudien urean murgiltzen ari zala, eta 23
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz