BCCCAP00000000000000000001794

lareun urte aietako oroigarria zalako, ura ebakitze– ra etzala iñor ausartuko. Azkenean, suak eman zion sekulako jipoia. Azpi– tik zartaka batzuk jaio zitzaizkion, eta kito. Baiña oraindik ere bizirik zegoen ura. Antziñatik sortua zan, bada, lizar oroigarri ura. Noiz sortu zan illunpean daga, arnaika egazti neka– tuen atsedenleku izana. Prantzi aldetik zetozen mika ta eskiñozoak, beren pasaran, orí zeukaten bidean geltokia. Auek egalari kaskarrak dira, ego motxak dituztelako, eta berak astun samarrak. Txabuan-txabuan dijoan egazti guzia bezela, benetan motela ta maiz itxogin bear duena. Emen izango zan noski auzoko gizona, Joxe Mari, eiztari amorratua, nere aita bezela; eta bein, eskiñozotara joanta, galanki sutu ta gutxi bota. Nere aita zana, berriz, denei adarra jotzeko egiña: - Onuzkero, kaxuelkada eder bat egiteko ain– beste botako itun. - Bai zera. Txabuan-txabuan etortzen dituk, eta tiruak gaiñetik eragiten. Andik aurrera, ura eizera zijoala ikusten zuen guzietan, ala kantatuko zion, eiztariak entzuteko moduan: Txabuban-txabuban, sartuko al zaiok abuban; debitik-debitik, sartuko al zaiok begitik. Olakoxea zan nere aita zana. Eskiñozoak eta mikak urtean bitan, neguari edo otzari iges egiñaz, egiten dute beren txangoa, neke– tsu ta luzea, eta bidean atsedenleku asko bear. Irun aldetik zetozenak, aldapa ura lizarreraiño ezin iritxirik nekatzen ziranean, an zeukaten beren 22

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz