BCCCAP00000000000000000001794
Lizar xaarra B AZAN lizar xaar bat baserria baiño ondotxoz gorago. Gerri bikaiña zeukan. Abarrez zaba– la. Lizarra izateko aundia. Bere garaian orritsua. Azpian helar guria. Itzal gozoa eskeiñiko zion atse– dentzera ara zijoanari. Joan Joxeri aitak esan zionez, berak alakoa eza– gutu zuen, eta aitonak ere bai. Iru edo lau gizaldiz lenagokoak ere bai; baiña, jakiña, txikiagoa. Ainbeste urtez, bada, baserri artako gora-beera guziak ikusi zituen arek: txikitan, aldapa aietan jolasean; gaztetan, amets min; bere azpian atse– dentzen ere bai; eta, azkenik, kaska zuri gerri makurka anka ankari eziñik, mundura sortzen diran guzien azkena; eta, gero, lau gizonen gaiñean kajatxo batean eramaten, baserria beste gazteagoko batí utzita. Izketan ez jakinki. Bestela, zer etzituan kontatuko arek? Aterkin baten itxura zeukan, ontu aundi bat balitz bezela: goitik borobil, eta beera ta zabalago. Egundo mudarratu ta zuzendu gabea, berez zan alakoa. Etxeko xaar eta gazteak ziotenez, joandako 21
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz