BCCCAP00000000000000000001794

teren bizkar baserri ontan biziko, bizileku bezela artuz, baserriko lana utzita. Gazteak artuko likek bere oiñordekotza. I aiz maiorazkoa, baiña irabaz– ten badek ori. Nik noski laster paurrikako lana utziko dit, eta baserrian izango nauzute. Baiña zuen laguntza bear dit. Lantegia uzteko ez dit agin– tzen. Ona daukak eta irabazi bikaiña. Ni ere ala ibili nauk. Aske geratzen zeraten orduan lagundu bearko didazute. Batere sesio gabe epaitzen bade– gu, Joan Joxek ik baiño arrazoi geiago zeukak baserrian geratzeko. Asmo ortan baabil, emengo martxa ere ik artu bearko dek. Zaarrena aizela ta ez oraindik arrokeriz ari. Geiena balio duena geratuko dek. Bestela, baserria nori emango zaion len ere esan dit. Patxi ezkondu arte geratuko al intzake etxean, Joan Joxe? Zerbait sari emango diagu, morroirik eskaxenari ematen zaiok eta. - Gurasoengatik, baita saririk gabe ere; Baiña obeto bizi diranengatik, ez. Ori ezkontzean, nik anka egingo det emendik. - Bejondeikela, Joan Joxe. Ire borondate onak ez dik gutxi balio. Baiña ago lasai. Sarituko augu. Artan geratu ziran; baiña zaarrena sumindua, mukitsu arek etxeko martxari obeto begiratzeko esan ziolako. Alare, denen aurrean ez bazion arra– zoi eman nai ere, bere baitan aitortzen zuen Joan Joxe morroi bat baiño okerrago zeukatela. Semeak erretiratu ziranean, amak ala esan zion aitari: - Gure inpernua preparatzen ari zera noski. Gazteak, baserrirako, beste irurak baiño geiago bailo du. Zaarrena, gaiñera, bereala sumintzen da. - Zuk esan gabe ere badakit ori. Baiña bestela zaarrenarekin betiko asarretuko giñake, eta ez ligu– ke egundo barkatuko. 20

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz