BCCCAP00000000000000000001794

- Baiña i geratuko aiz denaren nagusi. Nik egin– dako aurrerapen guziak ik jasoko dituk. Nik, berriz, larru gorririk atera bearko dit emendik. Ondo ordaintzen badidazute, beste urte pare batean jar– dungo nikek baserri ontan. Bestela nere etorkizune– an pentsatu bearra zeukat. I etxera ezkonduko aiz. Ni, patrika utsarekin, norako geratzen nauk? Edo zer nai uke: ire semeak azitzeko baserrian geratzea? - I orduan etxean geratzeko asmoan ari intzan lanean? - Arritzekoa al dek ori? Egi-egia diok. Lana ere nik egiten dit. Ik zer eman diok baserri oni? Ni baiño lenago jaio aizela; besterik ez. - Ez, Joan Joxe. Alperrikako ametsak dituk oiek. Ni nauk záarrena, eta etzeukat etxe au utzita ·kanpora joateko gogorik, olako bizileku zoragarririk etzegok Errenderi guzian ta. - Orduan edorrek lana egin, bai, ta or konpon. Ni baniak. - Oraindik mukiak zintzatzen ez dek ikasi, ta aguro artu dek zaputza. - Ik lenago artu uan, dena erabat utzita kanpo– ra lanera asiz. Aitari etzioten zaarrenaren erantzun arroak onik egiten; eta, benetan serio, ala bota zion arpegira: - Bazirudik, moten, baserri au irea dala, eta nai dekana egingo dekala onekin. Baiña oraindik pelota teillatuan zegok gero. Ez badiok emengo gora-bee– rari geiago begiratzen, gurasuok aukeratuko diagu etxean nor geratu. I bapo biziko intzake, etxe bizitza duan eta Joan Joxe soldata gabeko morroitzat artu– ta. Ori ere gure semea dek, eta ik baiño lan geiago baserrian egin duena. Beste edozeiñek aíñako esku– bidea zeukak. Etzegok ukatzerik i zaarrena aizela; maiorazkoa beraz. Baiña emen jarraitu nai badek, egin bearrak ere ugaritu egingo zaizkik. Ez aiz bes- 19

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz