BCCCAP00000000000000000001794
esku onetan utzi nai nizkikek. Mesedez, Joan Joxe, nere zakarkeriak barkatu ta gera adi bertan. - Nere amak ere aolku orixe eman dit: "Lutxik asko maite aula bazekit. Illebete ontan gutxienez sei bat aldiz galdetu zidak ire berririk badegun. Ez badek beiñepein beste asmoren bat, utzi adi maitatzen". Artu nai banauzute beiñepein, zuen esku nago. Etzuen bi aldiz esan bearrik izan. Bi emakume– ak, oi zuten bezela, atsegiñez etxean artu zuten. Bai kapitanak ere, zoriontsu eskua emanez: - Mutil ondradu asko ikusi dizkit, baiña i aiña– korik ez. Orain seme berri bat badegu etxean. Au, goitik asi ta beraiño, zuentzat geratuko dek. - Alegiñak egingo ditut, bada, nik, al detan ondo– ena zaintzen. Etxeko barrutiak utzi samarrak zeuden. Ezkon– du aurretik, denak garbitu ta martxan jarri zituzten. Baiña igande ta jaiak etzizkion iñork kenduko. Inguruko mendi aiek aztertuz, bere gurasoen etxera joango ziran neska-mutillak. Egun batean, noiz ezkonduko eguna aukeratu zutenean, amak irripar egin zuen. - lrripar zerk egin erazten dizu? - Ez al aiz oroitzen zor txiki bat badidakela? - Nik amari zor? Jakiña, zuk neregatik eginda- koa ez dizut egundo ere orainduko. - Ez. Beste zor txiki bat badek. - Ez badidazu esaten... - Ez uala ezkontzeko asmorik esan ez idan? - Bai. Egia da ori. - Ogei ta amar urte baiño len ezkondu baietz nik, eta ik ezetz, zer jokatu genin? - Oraintxe oroitzen naiz. Arrazoi dezu. Soiñeko orí egingo zaizu, bada. 182
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz