BCCCAP00000000000000000001794

- Izan ere, aberri aietan ez dago gauza onik. Erri-guda itxua dabil. Gaurko egunean, gizonaren biziak ez du zentimorik balio. Mixiolariengatik edo– zer esango dute. Baiña ikaragarria da, beldurgarria, aiek an daramaten bizimodua, zentimorik ez irabaz– teko. Aiek dabiltzan bezela, ez dute nolanaiko sinis– mena. Aiek bezela elkar maite bagendu, beste kuku batek kantatuko liguke. Aiek denei laguntzen diote. Ez dute berexketarik egiten. Illebete ontan ikasi det ederki auek daramaten bizitza. Entzuten zeuden guziak arriturik geratu ziran. Aitak ala galdetu zion: - Ibili aizen bezela ibilita, munduko berri ere ikasiko uan? - Munduko berri ezer gutxi ikasi det. Gizonena bai ederki. Orrela jardun zuten illunabarrera arte; eta ondoren, etxeko barrutiak aztertu eta etxetik ertee-. ran, amak kontseju au eman zion: - Joan Joxe, leku onera oala uste dit; fameli orrek asko maite auela, batez ere neskatxa orrek. Illebete ontan, gutxieneko sei bat aldiz ire berririk badegun galdetu zidak orrek neri. Etxea ere dotorea dek. Barruti ederrak dizkik bereak. Ez badek beie– ñepein beste asmoren bat, utzi adi maitatzen. Nekez arkitu ezake txori ta kabi oberik. Etxekoak agurtu ta ara joan zan, bada, ta ber– tan geratzeko asmoan. Gaztea noiz etorriko zai zeuden, ongi etorri eder bat egiteko asmoan; eta, beti bezela, gure mutilla goxo-goxo artu zuten. Egoarte guzia aiekin igarota, ta ama-alaben erdian bazkaldu zuen. Aldegingo zuen beldurrak zeuden; eta kapita– nak, al zuen ondoena, ala esan zion: - Ikusten nauk nola nagoen ni. Aurki baniak mundutik. Auek biak bakarrak geldituko dituk, eta 181

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz