BCCCAP00000000000000000001794
- Itxas ontzi batean nenbillen !anean eraman- -ekarrian, kapitan baten mende; eta, goizean ustu- tzeko zai gaudela, kanpotik sartu zaizkigu etsaiak, langilleetako batek lagunduta. Berak armatuak zeuden, eta lenengo erasoan aietako bat erori da. Besteari eutsi diot geratzeko asmoan. Orduan bat– -batean esnatu da kapitana. Gu orrela ikusi gaitue– nean, etsaiak inguratua zegoela oroituz noski, tiro– ka asi zaigu. Nik besotik neukana seko erori da nere oiñetara, eta ni ere arrapatu nau saietsean. Zorionez, azal samarra da noski. Beste bala batek arrapatu baiño len, urera bota det nere burua; eta, Jaunari eskerrak, aren txaluparen ondora. Aren barruan sartu ta iges norabait nijoa. - Zu etzera emengoa -esan zidaten-. Zure itzegiteko modua ez da amerikarrena. - Ez. Euskalduna naiz. Errenderiko semea. Ez dakit egundo entzun zenduten izen ori. - Bai. Antz eman dizugu -euskeraz erantzun zidaten-. Ni, bietan zaarrena, oiartzuarra naiz. Au azkoitiarra. Mixiolariak gera biok, apaizak. Ni sen– dagillea, gaiñera. Atoz gurekin. Eta berekin artu niñuten. - Ez uan nolanaiko suertea izan -esan zion aitak. - Bai. Bestela ez dakit ez ote nintzan an geratuko. Biotz-biotzez artu niñuten, eta gorputz ta anima sendatu ere bai. Nere zauria sendatu arte, lan txiki bat egiten lagundu nien. Aitaren izenean bi eskutitz egin ere bai. Ura bukatutakoan, azkoitiarrarekin batera etorri naiz. Emen gazte bat topatu det, eta noren illetak zituzten galdetu. Arek, gertatutako guzia garbi-garbi esan dit. Arritu naiz, nere eskuti– tzak non ta nola galdu diran pentsatuz. - Gu ere arritu gaituk, orrenbeste denboran abisorik biali gabe etorri aizenean. 180
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz