BCCCAP00000000000000000001794

tzen. I baserrian geratzen baaiz ezkontzen aizenean, norako zegok em en ainbes te lan egin duena? Bazirudien aitak ere amaren arrazoiak ontzat artzen zituela, it.xutua ez bazegoen beiñepein. A-rgi asko itzegin zuen amak. Anai zaarrenak bere bizimodu erreza utzi bearra zeukan, eta amorruz bederen burua makurtu zuen. Antz eman bai zion, et.xeko oiñordekotza ez galtzez– keroz -maiorazkoa zanez berari tokatzen zitzaion-, beste mart.xa bat artu bearko zuela. Bestela, dena gazteenaren eskuetara joango zala. Amaren arra– zoiak etzuten besterik esan nai. Aitak ere ontzat artzen zituela noski. Joan Joxe anaia zuen, eta ez morroia. Purrusta– daka asten bazan, berak galduko zuen dena, orain– dik etxean nor geratu erabakitzeko aitaren eskue– tan zegoen ta. Baiña oraindik etzuen onda irentsi anaiak aurrez aurre bota zion iseka gaizto ura: arek egiñetik bizi zala. - Ez al ekin -galdetu zion, sumindua- ukui– lluko lanak egin bear zirala? Sukaldeko giroaren berri jakin nai zuen, batez ere aitarena, zer iritzitakoa zan, berdin amak berea eman zuen ta. - Ori ez uan esan bearrik, bazekiagu eta. Arri– tzekoena, ori jakinki eta lanera ez etortzea. lru edo lauk errezago egingo genizkin. Iru urte auetan amak eta nik zeramakiagu baserri ontako lanaren gora-beera guzia. Seiretarako denak et.xean eta ni bakarrik utzi bear. Morroirik arloteena baiño oke– rrago ari nauk. Ari zerbait ematen zaiok. Neri ere bai, baiña arrazoi gaiztoren batzuk. - I ez al aiz, bada, et.xeko semea? - Baiña iretzako lanean. - Mai inguru ontan beste bost ere bizi gaituk. 18

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz