BCCCAP00000000000000000001794

Baiña nik igari banekien, asko ez bada ere. Baita Jainkoak lagundu ere, kaskarrak ekarritako txaluparen ondo-ondoan erori nintzan da. An sartu nintzan eta betiko agurtu nituen nere itxasoko bizi– -lagunak. Geroztik ez det ezertxo ere aietzaz jakin izan. Ez nuen beste tirorik entzun. Itxas bazterrean nengoena, etzitzaidan an gera– tzea komeni. Inguru aietan nonai zebiltzan gerrille– roak, laster ontzia ustutzera etorriko ziranak. Arraixku txarrekoa zan zauritutako gazte batentzat aien eskuetan erortzea, eta orrek salbatu niñun. Eten gabean odola ixurtzen ari zitzaidan saietse– ko zauritik. Al nuen bezela lotu nuen, eta arraun egiñez banijoan bazter aietatik urrunduz. Ordurako egun argia nabarmendua zan, eta nere aurrez-aurre zetozen bi gizon txalupa batean. Ni aien igesi eta aiek jarraika. Bat oraindik gaztea, baiña bestea urte batzuetan aurreratua. Neri begira zetozen. Ikusten zuten arraunean neketan ari nin– tzala, aldizka saietsari eutsiz. Geldi-geldi urbildu zitzaizkidan, eta galdetu zidaten, erderaz jakiña, nik euskeraz kontatuko dizutet baiña: - Egun on, gazte. Garai ontan zer zabiltza zu emen? - Baita zuei ere. Ementxe, goizgiro eder au ikusten. - Ez iñondik ere. Zu norbaitengandik igesi zoaz. - Ori ere egia da noski. - Eta zauritua. - Ori ere erdiz erdi. Zauritua nator. Ez dauka- zute begi txarra. Ezkerreko saiets ontan balazo bat eman didate. Al detan bezela igesi nator. - Nola gertatu zaizu ori? "Nor ote <lira auek: agian poliziak?" nion nerekiko. - Ez gera zuk pentsatzen dezun oietakoak, eta itzegin lasai. 179

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz