BCCCAP00000000000000000001794
- Txoroa aleena! -esaten zidan-. I, esna ere, ametsetan bizi aiz. Marrokiarrak denak berdin– tsuak dituk: nor nor dan ezagutzen zaillak. - Jaunari eskerrak, oraindik begi argiak dauz– kat, Anbrosio -erantzuten nion. Azkenean, euskaldunak elkar artu bear genduela pentsatu nuen nik, eta itzegin, denaren berri ema– nez. Ala bear ta arrats artan bertan gertatu zan. Denak etzidaten ontzat artu. Oraindik ume bat nintzala ni an. Ea zergatik igo nai nuen, aspaldian an zeudenen lekua arrapatzera. Aiek barrura joanta, ni bakarrik geratu nintzan kanpoan. Etzidaten sinistu, baiña eme geratu ziran. Gaberdi aldera azaldu zan kaskar ori ontziaren ondora, eta langilleetako marrokiar batek lagundu zion igotzen. Baiña barruko langilleak ateak itxi ta etzioten utzi sartzen. Eguna argitu ta kapitanaren eskuetan ez eror– tzezkeroz, bazekiten oitu bezela ni bakarrik nengoe– la goian, eta armarik gabe egongo nintzala. Baiña ixilka erosi berria nuen. Orrek galdu zituen. Atera ziran gora, eta nik bertatik bertara sutu nuen, eta bat zerraldo illa erori zan. Besteak arma bazeka– rren, baiña uste gabeko arekin moztua geratu. Nik arma zekarren eskumuturretik eutsi nion. Sutu zuen, baiña Jainkoak jakin non galduko zan bala. Gure tiroen otsera esnatu zan kapitana, oiuka ta deika. Gu indarka ikusi giñunean, bi tiro sutu ziz– kigun bertatik bertara; eta nik eutsita neukana zerraldo erori zan illa. Neri ere igurtzi bat egin zidan saietsean; eta, beste bat artu baiño lenago, itxasora bota nuen nere burua. Geroztik ez det ontzi aren berririk. Nere lagune– na ain gutxi. Kapitanarena, bere emazteak esan didalako. 178
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz