BCCCAP00000000000000000001794

Itzaldi motxa, baiña bai. goxoa, koiñatak egin zuena. Patxara ederrean exeri ziran maiera. Joan Joxe gurasoen erdian jarri zan. Aitak bedeinkatu zuen maia, baserri askotan amaren lana ori ere baiña. Bazkaritan denetik itzegin zuten. Orduan etzan gaurko oiturarik, jai eta egun berezietan bakarrik artzen baizan akeitatxoa. Orduan askoz grazi obea artzen zitzaion edari oni. Gaur askok, egunean askotan, basoerdi bat artuko balute bezela. Jan-edanez berotu samarrak, eta bein akeitatxoa maiaren gaiñera atera zutenean, aitak artu zuen itza: - Gertakari zoragarri onek merezi dik akeitatxo au. Jai egitea ere bai. Ez baago nekatuegia, kontatu bear diguk nola egin dekan mirari ori. - Bai orixe. Pozik gaiñera. -- Amaika aldiz kontatu bearko dek gero ere. - Gertatuaren erru guziak kapitanak ditu. Uste det ala aitortuko duela -asi zan esaten-. Alare, au bego gure artean. Bere langilleetako marrokiar kaskar bat bazuen bialia. Zergatik ez dakigu. Berak ematen zizkidan arrazoiak aulak ziran, neretzat beiñepein. Kaskar ura beti gure atzetik, berak nai zuena egiteko egokiera on baten billa. Sartzen giñan kairik geienetan ikusten nuen nik ori, gurekin lanean ari ziran bere kastako laurekin izketan. Nik, kaskarrak esanta, banekien nolako asmoak zituen: iñondik al bazuen, kapitana galtzekoa. Naiz onek neri aitortu bere alabaren atzetik zebillelako biali zuela, aitari zion gorroto ikaragarria. Amaika aldiz esan nion kapitanari bere neurriak artzeko. 177

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz