BCCCAP00000000000000000001794

Bazkaritan I XKANBILLAK, zaratak, jakin naiak, denak elizako atarían utzirik, bere guraso ta senideekin hatera joan zan baserrtra, aspaldi artan ikusi gabeko bere sortetxera. Ondo asko ta arretaz begiratuz, nola zainduak zeuzkaten ikusi nairik, berak ainbeste urtez landuta– ko barruti aiek, ederki landuak zeudela iruditu zitzaizkion. Poztu zan semea. Aitak egingo zuen lana noski. Begietatik malkoak zerizkiola utzi zituen barruti aiek, eta aldegin zuen munduz mundu, pozik geratuko zana, beste batek artu zion aurrea ta. Izketan-izketan baserrira iritxi ziranean, bere koi– ñatak, etxea zaindu ta bazkaria jartzeko illetara gabe geratu zanak, laster ikusi zuen. Bai ezagutu ere ille– tak egin zizkiotena bizien artean zetorrela. Dena zego– en bezela utzi ta lasterka etorrtta, besarkatu zuen. - Ongi etorria il da piztutako Joan Joxe, zure– gatik bizientzat egindako bazkaria jatera! Auxe uste gabekoa! Oraindik ez beste mundurako eldua egoki. Katua al zaitugu, arek zazpi bizi ornen ditu ta? Tris– tura guziak bota ditzagun, eta poztu gaitezen, il da piztuaren omenez! 176

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz