BCCCAP00000000000000000001794
- Emengo musuketak ez dit onik egiten. Ondoren, aita, anaiak, koiñatak. Baiña bai Lutxi ere. Etzeukan aztuta. - Oraingo au egia izango da noski? -zion Lutxi– ren amak. - Bai. Ez nintzan il. Gero kontatuko ditugu gure mirariak. Musuketak bukatu ziranean, ala galdetu zion amak: - Etxera etorriko aiz noski. - Ametitzen banauzute, pozik. - Erorren etxera ez ator, bada? - Danetarako badago denbora. Borondate ona bear mundu ontan. Neretzat, baiñepein, Jainkoak eman zizkigun gurasoak dira lenengo. Lutxi ta gai– ñerakoak, ez gaizki artu. An ere laster nauzute. Mutillak ori esan zuenean, Lutxiren amak berri– ro besarkatu zuen, esanez: - Bejondeikela, Joan Joxe. Aiek mundura eka– rri gaitziken. Laster etorriko aizela bazekiagu. Zuen etxe ori hetea zegok; baiña ura utsa. - Bai; zuek nai dezutenean. Ordukotz bukatu zan. Baiña oraindik gerora ere luzaroan itzegingo zuten ortaz, eta berri emaleak bazeukaten zertaz itzegin. 175
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz