BCCCAP00000000000000000001794

Illetak luze samarrak izaten <lira. Ura itzaldi ta guzi izan zan gaiñera. Bikarío jaunak jakin zezaken gertatuaren berri. Txeetasun guziekin kontatu zuen nola erorí zan eta galdu. Aztarrenen bat azalduko zan itxaropenetan egon zirala. Baiña alperrik. Jauna artu ondoren, banaka-banaka beren aul– kira zetozen; eta denen atzetik non zetorren ikusi zutenak, arrituta geratu ziran: - Orí izango da-ta Joan Joxe! Begiraka-begiraka, onela zioten: - Ametsetan arí gera edo mirariren bat degu au? Atzeko aulki batean belaunikatu zan, meza bukatu artean. An ikusi zituen bere gurasoak. Lutxi ta bere ama ere bai. Baiña kapitana etzan agerí. Bukatu zanean, lasterka bera atera zan lenengo, bazter batean gordez. Ango musuketak beldurra ema– ten zion, eta denak atera arte bazter batean ezkuta– tua egon zan. Baiña sekulako ixkanbilla sortu zan: - Non gorde zaigu orí? -Nor orí? -Joan Joxe alegia. - Orí ez da amets bat besterík. Bereala berexi ziran: sinisten etzutenak eta sinistuak. Ezagutzen etzuten asko ziran an; eta, bein meza bukatu zanean, jendeak aldegin zuen. Baiña ikusi ta ustez ezagutu zutenak, naigabetuak, elkarrengana bildu ziran. - Baiña denok ikusi degu. Garbi-garbi ezagutu ere bai. Zer egin du arek? Auxe adarra jotzea! Zer pentsatu ezin asmaturík etxerako bidea artu zutenean, bidera atera zitzaien, beti bezin eder ta maitagarria, eta amari lotu zitzaion: - Egun on, ama. - Baita irí ere! Ez aiz noski orain galduko? 174

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz