BCCCAP00000000000000000001794
- Guretzat erosoena amarretan litzake. Zure berri ez dakigu. - Ederki. Amarretan orduan. Guretzat ere ordu egokia da ori. - Eta zenbat da ordain bearra? - Onenbeste. Baiña ori, ospatzean emango didazu. Ainbeste uste gabeko gertatu litezke bitarte ortan. - Agur, bada, bikario jauna. Ordu ortan, Jain– koak ala nai badu, famelirik geienak etxe ontara bilduko gera. Emaztearen eskuetan utzi zuten kapitanari abi– satzea. Au gaixo samar ote zebillen otsa zegoen. Gaztetan J osetxoren aitaren lagun aundia izana zan, eta seme galduaren gora-beeren batzuk ikasi nai zituzten. Illetarako deia zabaldu egiten zan baserrietan beiñepein etxez etxe. Neroni ere ortan askotan ibilia naiz. Baiña eme ibili bearra zegoen, erdi mozkortu– ta geratu gabe, baserri guzietan sagardoa eskeiñiko zizuten ta. Egun ori ere, bada, etorri zan, Eguraldi bikaiña genduen. Inguru artan Joan Joxe, oraindik gaztea izana– gatik, etzan ain ezaguna. Baiña bere sendia oso ezaguna zan, eta sekulako jendetza bildu ere. Ille– bete gertatu zala. Oraindik berri samarra eta ordu– ko aurrerapenekin nola izan zan gutxi zabaldua. Txeetasun geiago jakiteagatik ere asko joango ziran: Kapitana, gaixo samar, etzan azaldu. Baiña bere emazte ta alaba an ziran. Elizara sartu baiño len, erteeran berdin, jendeak berriketarako gogoa edukitzen du. Orduan ere, oitu bezela, kontu kontari ari ziran, kanpaia entzun zanean; eta eliza bete-betea geratu zan. 173
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz